Gobierno Vasco

Kimetz Arana institutuan

Kimetz Aranak bere ibilbideaz eta lanbideaz  saio ederra eskaini digu gaur. Zer azaldu digun? Esaterako, aitite-amamen jatorria ;Trapaga herria nola pasatu zen 600 biztanle izatetik 14.000 izatera;  industrializazioaren inpaktoa ingurugiroan,eta  nola galdu ziren herriko etxe zahar guztiak ;bere herrian  “eskolan euskaraz eta kalean erdaraz” bizitzetik, Iruñera ikastera joan eta “eskolan erderaz eta kalean euskaraz” egitera nola aldatu zen bera; Nekazaritza Ingeniaritza ikasketak egin ondoren ,bere eskuz zerbait praktikoa egin nahian  artzain joan zela  lagun batzuen baserria gobernatzera; iparraldeko herri  xumeetako artzainak Bilbo handiko gazte  asko baino modernoago ikusten zituela; Trapagara itzuli eta herrian bide berriak jorratzen hasi zela, gaztetxearen inguruan, baratzean, bertako produktuei irteera emanez…

Aberastu ez, baina bizimodu duina izateko  eta bere denboraren  jabe izateko  aukera ematen dio nekazaritzak . Ez da gutxi bizi dugun garaian. Duintasunak zenbat balio duen ere ez dakigun garaiaotan.

Eskerrik asko , Kimetz, lezioagatik.

© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net