Gobierno Vasco

Mursegok institutuan eskainitako saioa

  Hain gertu dugun musikari, kantari eta artista gonbidatzea merezi zuen. Bai horixe!

 Batzuentzat ezezaguna oraindik, harrigarria, interesgarria, berria…Musikaria bera oso hurbilekoa egin zitzaigun, bere lan tresnei eta moduei buruz azalpenak etengabe emateko prest … Egia esan, eskertzekoa eta entzutekoa da hain ekarpen aberatsa , zabala, kolore eta hizkuntza  askotakoa egitea gaur egungo uholde erraldoiei aurre eginez. Hain gutxirekin hainbeste eskaintzea  seguruenik  baliabide artistiko eta humanoen emaitza da.

 Ausardia ere nabaritzen da gure geure erritmo edota erronka propioak sortu eta bidean jartze horretan;horixe da hausnarketatik sortzen den garapen kritikoa.  Gure artean  begi batzuk zabaltzeko ere balio izango ahal du!  Gertutik eta gustura  jarraituko dugu askok Maite Arroitajauregi “Mursego”ren lana.

 

© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net