Gobierno Vasco

IKTko ikasleak autobus ibiltarian

2018ko martxoaren 19an, IKT 1ABC taldea Unzaga plazan egon zen AUTOBUS IBILTARIRA joan zen. Ordu bat pasatxoko irteera izan zen.

Bertan 2 taldeetan banatuta, robotika, teknologia eta programazioarekin lotutako informazioa jaso zuten. Talde batek bideoak ikusten zituen bitartean (beste ikastetxe batzuetan ikasleek egindako lanei buruzkoak), besteek autobusean programazioaren oinarriak landu zituzten (3.ebaluazioan klasean ikusi behar duten programa, “scratch” ezagutu zuten).

Azkenean, ikasle bakoitzak, USBz konektatzen den argi bat jaso zuen opari gisa.

© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net