Gobierno Vasco

Elkartrukeko ikasle alemanak Eibarren

Etorri ere etorri dira gure kideak Alemaniako Balingen hiritik Eibarrera. Elurte orokorra bota berri iritsi ziren eta haizeteak heldu aurretik bueltan abiatu; beraz, ikaragarrizko zortea izan dugu Loiutik sartu-irtenak egiteko.  Gure aldetik, mila esker hain harrera ona egin duzuen etxeko guztioi, bat-batean sortutako arazoei ere hain azkar eta eskuzabal erantzun duzuenoi.

Erronka berriak eskaintzea da gure asmoa halakoetan , eta seguru gaude batzuek bere burua ezagutzen joateko ispilu paregabea izaten dela.  Halakoetan ikusten dugu non gauden guztiz eroso eta hazten garen , baina baita non ditugun zailtasunak eta ikasi behar dugun ere.

Ondo joan da dena, eta ez da gutxi.

Argazkiak

© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net