Gobierno Vasco

2. batxilergoko ikasleak alemanian

Ignacio Zuloaga Institutuko ikasleek esperientzia ahaztezina bizi izan dute Alemanian, azaroaren lehenengo astean.

 Bidaia ikasle alemaniar eta euskaldunen arteko elkartruke polita izan da.

 Horrela, familia giroa, eskolako giroa eta lagun arteko harremanak ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Hau guztia gauzatzeko, hainbat hiri, museo eta herrixka bisitatu dituzte. Horien artean, Tübingen eta bertako unibertsitatea, Ulm eta bertako katedrala, Karlsruheko arte eta teknologia museoa eta azkenik, Stuttgarten kokatutako Mercedes Benz museoa. Azken egunean Balingeneko udaletxera egindako bisitaldia ere ez da ahaztu behar.

 Ekintza interesgarri hauetaz guztietaz gain, euskal ikasleek bertako gau giroaz gozatzeko astia eta ingelera edo alemaniera hobetzeko aukera ere izan dute.

 Ikasleek diotenez, bizitako esperientzia bikaina eta edonori gomendatzeko modukoa izan da. Orain denak ari dira gogotsu alemanei ongietorria emateko zain, hurrengo urtarrilean hemen izango dira-eta.

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net