Gobierno Vasco

Orientazioa

Ongi etorri.

Eskarne Aranoa naiz, IES Ignacio Zuloaga BHIko orientatzailea.

Nire betekizunen artean, ikasle guztiei arlo pertsonal, sozial, akademiko eta bizitza proiektuari begira euren burua ezagutzen eta garatzen laguntzeak garrantzia berezia dauka; eta bereziki, etorkizun profesionalaren gaiak pisu handia hartzen du momentu askotan.

Erabakia hartzeko prozesuan protagonista ikaslea izango da eta inguruan gaudenak, irakasle, tutore, guraso eta orientatzailea, bide horretan laguntzen saiatuko gara ilusio eta kemenarekin.

Horregatik hainbat orientazio ekintza antolatzen ditugu batxilergo kurtso bietan zehar, bai ikasle eta bai gurasoentzat ere, ondoren agertzen den programan ikus dezakezuen moduan.

Horretaz gain, ikasleek, batez ere 2. mailakoek, blogean kontsulta dezakete beharrezkoa duten informazioa.


Bloga

Ekintzen programa (Inikako "Dokumentuak" atalean duzue)



Zuen iritziak, zalantzak eta berriak ere jakin nahi genituzke.

Nirekin harremanetan jartzeko


- deitu institutuko telefono zenbakira, 943 20 83 49

- emailera mezu bat bidali: eskarnea@gmail.com


Agur bero bat eta ikusi arte.

Eskarne.

© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net