Gobierno Vasco

OSASUN PROIEKTUA


 Dugunean gehienetan ez gara konturatzen, falta zaigunean, ordea, gabezia, desoreka eta mina ditugu lagun eta zaindu, mimatu eta altxor preziatu bat bezala babestu behar dugula konturatzen gara. Osasuna, berezkoa den zerbait, zor zaigun dohain naturala bezala hartzen dugu baina neurri handi batean, geure esku dagoela ohartu behar dugu. Osotasunean ondo sentitzea eskuragaitza bezain desiratua da. Nola lortu horretarako egokia den sendabelarra?. Ez dago edabe magikorik, baina badaude lagungarriak diren bideak.

     Ezin ditugu ahaztu gazteek harremanetan jartzeko eta “ondo pasatzeko ” alkohola kontsumitzeko daukaten ohitura , esperientzia berriak izateko zenbait droga probatzeko interesa, sexua ezagutzeko gogoa, telebistak eta ordenagailuak dakarten sedentarismoa ... Nahiz eta bakoitzaren ibilbidea oso desberdina izan, prozesu ezegokia izateak kezkatu egiten gaitu. Baina ezin gara itsuak izan eta pentsatu zeharo baztertuko dituztela hain zabalduta dauden ohitura okerrak ,ezta askatasun eta erantzukizun osoarekin ohitura onuragarriak, egokiak eta aberasgarriak berez hartuko dituztela ere; hori dela eta uste dugu ezin dugula egoera hau ukatu . Estereotipo eta uste okerretan oinarritu beharrean, hausnarketa eta informazio egokia bide delarik hartu behar dira norbere erabakiak.

 

Beraz, honako hauek dira ikasleek landuko dituzten gaiak:


- Hiesa eta sexu-bidez transmititzen diren beste gaixotasunen prebentzioa.


- Afektibitateari eta sexuari buruzko hezkuntza.


- Drogomenpekotasunen prebentzioa.


- Elikadura egokia adinari eta bizitzeko ohiturei erreparatuz.


- Norbere eta besteen osasuna zaintzeko beste gai batzuk:

- Bizkar eta burmuin hezurren lesioen prebentzioa.

- Lehen sorospenak.

- Osasun psikologikoa eta soziala...

- Genero berdintasuna.

- Sare sozialen arriskuak.


© ignaciozuloagabhi
Telefonoa: 943208349 | Fax: 943206048 | 012055aa@hezkuntza.net